Aspaldi blogen inguruko gogoeta bat egiten ez nuela, gaur berri interesgarri bat irakurri dut egi ahal izateko
Gaur lanean kafea edaten nuen bitartean, blogaria naizela dakien lagun batek gaur goizean kotxean lanera zetorrela berri interesgarri bat entzun eta komentatu dit. Antza denez, eusko jaurlaritza influentzia duten zenbait blogari “soldatan jarri” eta Euskadiko turismoa (ez Euskal Herria) promozionatzeko ordaindu behar ditu.
Honek pentsarazi egin dit. Nire lehen galdera; ordainduko balidate, soldatapeko blogintza egingo nuke? Ba agian bai, ez dakit, baina beti askatasun osoz egin ahal izango banu. Dena den, nire ustez blogariek dugun freskotasuna eta askatasuna galduko nuke. Influentzia duten blogariek euren pasioen inguruan idazten dutelako izaten ohi dira eta hori da hain zuzen ere nire ustez euren blogari freskotasuna ematen diona. Seguru nago ez nukeela era berean idatziko gustuko dudan gauza bati buruz edo “behartuta” idazten dudan beste bati buruz. Nire ustez bigarren aukerak nire pasio eta idazteko nahia diruz estalia utziko luke, beraz hor freskotasuna eta pasioa galduko nuke. Baina gustuko dudan gai bat izatekotan, agian ez.
Oso ondo dago blogintzagaitik kobratzea, ez dut ezetzik esango, blogariak hori egitearen alde badago behintzat. Ez gaizki ulertu esan nahi dudana, ez dut inor kritikatzen
Nire ustez Euskadi (eta ez Euskal Herria) promozionatu beharko banu, nik egin nahi dudalako egitekotan, Gaztelugatxeren inguruan egingo nuke berba. Ezagutzen nauzuenok badakizue zenbat maite dudan Bermeoko txoko hori. Bai gustura idatziko nukeela horren inguruan. Baina soldatapeko bidalketan adibidez, Bilboren inguruan berba egingo banu… Wikipedia begiratu, zertaz idatzi nahi dudan pentsatu, nola enfokatu… Post guztietan egiten ditudan gauza horrek ez nituzke pasio beraz egingo. Seguru nago.
Bestalde bigarren duda bat sortzen zait, euskaraz idatziko dute? Agian euskaraz eta gaztelaniaz? Ez dakit, baina blog honetako bidalketa zein hizkuntzatan egiten dudan, nik aukeratzen dut. Adibidez, azken aldian Aselen inguruan berba asko egin dut, eta Txileko lagun askok horren inguruan irakurri nahi dutenez, asko eta asko idatzi dut gaztelaniaz, baina badakizue normalean euskaraz aritzen naizela sarean. Ba hemen ere, berdina diot, gaztelaniaz eta euskaraz ez nuke era berean idatziko nire herriaren inguruan…
Bidalketa honekin ideia ona iruditzen zaidala kaleratu nahi dut, baina blogaria izanda, nire zalantzak ere baditudala besterik ez dut adierazi nahi
Baina tira, zorte on promozio horrekin.
Azkenik, kritika txia; promozionatu behar duguna Euskal Herria dat. Hemen gobernuaren lehen hanka sartzea nire ustez.
Ondo segi koadrila!
Slidea tarop Creative Commons