Posts Tagged ‘ipuina’

Paperetik pantailara: eBook reader

Bidalketa hau orain denbora dezente egin nahi nuen, baina oporrak eta gora-beherak medio gaur arte ez dut egin izan. Baina tira, hemen da.

Makinek eta gehien bat ordenagailuak gure bizitza iraultzeko aukera eman digute, beste modu batera bizitzen ari gara, agian hobea, edo ez, nik uste bai. Berdina gertatzen ari zaigu gure bizitzako beste esparru batzuetan. Lehen musika kasetetan entzuten genuen, gero CDak etorri ziren, mp3 irakurleak eta gaur egun Spotify erabiltzen dugu (nik behintzat). Lehen bideoak VHSn irakurtzen genituen, gero DVDa, orain bluyraya eta youtubea…

Liburuekin gauza bera gertatu edo gertatuko da. Hasiera batean gutxiengo batek zuen literaturara sarbidea, kleroak, noble batzuk… Gero inprenta etorri zen eta irakurtzen hasi ziren, liburuak masifikatu ziren eta gaur egun gehienok irakurtzen dakigu.

Ni irakurketa zalea izandakoa naiz (azkenaldian tamalez ez ditut liburu asko irakurtzen, baina hori aldatu nahi dut), liburuak gustuko nituen, txikia nintzeneko amaitu nuen lehen liburua “Las brujas” izan zen, ez dakit zenbat urterekin izango zen, baina zapatu eta domeketan altxatzen nintzenean, oraindik oritzen dut nola irakurtzen nuen nire ohe gainean…

Gaur, egun hori ere aldatu beharra ikusi duen jendea bada, liburuen negozioak behera egiten zuen ahala beste modelo bat beharrezkoa zela ikusi duen jendea alegia. Eta gaur egun, eBookak ditugu, PDF, CHM, TXT… Hauek zenbait abantai dituzte, mota honetako 500 liburuk, paperean inprimatutako batek okupatzen duen erdia baino gutxiago okupatzen dute, prezioak behera egiten du… Baina hau ez da oso berria.

Gaur eBook irakurleen inguruan irakurri nahi izan dut eta behin Larrabetzun, Zarautzeko Garoa libururendako jendearekin honen inguruan hizketan egon ginela oroitu dut, eta ez dute gailua bakarrik komertzializatzen, euskal literatura ere gailu honetan irakurtzeko fitxategiak sortzen eta saltzen dituzte… :) Euren webgunean aurkitu dudan gailuaren (Papyre 6.1) inguruko informazioa batu eta espezifikazioak irakurtzen hasi naiz. Uste baino hobeto doa teknologia hau, formatu asko onartzen ditu, euren artean interneten zabalduen dagoen PDF formatua eta honek asko animatu nau.

Garoako jendeak gailuarekin saltseatzen hutsi zigun eta testua oso ondo irakurtzen da, ez du zer ikusirik ordenagailu edo mugikor bateko pantailarekin, irakurtzeko oso erosoa, erabiltzeko oso sinplea, apur bat handia, baina ez netbook bat baino gehiago… Gailu eroso eta potentea. Bateria ere antza denez oso egokia da, 10.000 orri pasatu daitezke, edo hilabeteko autonomia.

Baina gailu honek oraindik desabantaila nagusi bat du, garestitxoa da… Asko irakurri behar duzu diru inbertsio horri aurre egiteko, baina 500 liburuko liburutegi batekin dator, zenbat balio dute 500 liburuk?

Beste alde batetik argazkiak nola ikusten diren ez dakit, beraz ez dakit oso ondo nola irakurriko diren komikiak edo liburuen portadak adibidez, baina seguru nago Garoakoek hau irakurtzen badute esango digutela :)

Nik gailu honi irakaskuntzan erabilera paregabea ikusten dut, zenbat diru aurreztu izango luke nire familiak liburuak erosi beharrean eBookak erosi izango balituzte (baina ume txikiekin…), ba urte guztietan 300 euro inguru, gutxienez merkeago irtengo litzateke. Eta umeek zenbat pisu gutxiago eraman behar izango lukete gainean 6 liburu eta sei koaderno eraman beharrean honelako bat eramango balute… Hau gaur bururatu zaidan ideia ez garatu bat da, baina hor usten dut… Euskaljakintza, zer deritzozu?

Baina prezioak atzera egiten badit ere, badakit azkenean noizbait honelako gailu batekin izango naizela nire motxilan :)

Hezkuntzarako eskubidea behar dute

big_read_enews

Oraindik munduan asko dira hezkuntzarako eskubidea bermatuta ez daukaten umeak, libre izatera eltzeko hezkuntzarako eskubidea bermatu behar zaie, bestela ez dute inoiz euren askatasun pertsonala lortuko.

Sinatu ezazue goiko irudian klik eginez, bost minutu baino ez dira eta agian ume batzuen hezkuntza bermatu dezakegu.

Poder, deber y querer

Erderaz dago, lagun batek emailez bota didan ipuin bat delako, baina hemen jartzeko moraleja interesgarria iruditu zait:

Habia un hombre a quien sus compañeros y compañeras de curro le apodaron “El Colonio”. Trabajaba en un almacén de repartidor, y eran tantas las multas que le tuvieron que cambiar de puesto porque aparcaba donde le salía.

Si acertaba a pasar un munipa y le decía: “aquí no se puede aparcar” él contestaba con chulería: “¿no se puede? pues YO he podido”  Y multa al canto.

A veces no queremos que nuestros sentimientos o visiones se deformen y es comprensible, o que a nuestra imagen le pongan cuernos, y también es comprensible, más aún… Pero no digais “es imposible” decid: “yo no quiero” o decid: “a MI, personalmente, no me parece deseable”.

Creo que tenemos que empezar a tomarnos a nosotras mismas menos en serio, al fin y al cabo no somos gran cosa… después de tódo.

)S(

Twitter Delicious Facebook Digg Stumbleupon Favorites More
Designed by: Free Cell Phones | Thanks to Highest CD Rates, Domain Registration and Registry Software