Posts Tagged ‘independentismoa’

XXI. mendeko independentistak: Iraultza berritzen?

Gaur facebooken bitartez galdera oso interesgarri bat egin didate, zein onura ekar diezaioke mugimendu hacktibistak www.independentistak.net sare sozial berriari? Eta ideia batzuk bururatu zaizkit… Baina ideak bota aurretik pare bat inpresio komentatu nahi ditut.

  • Batetik, ez dakit egia izango ote den partidismoa alde batera utziko dutela, eta daukadan esperientzian oinarriturik, ez dut uste horretarako gai izango direnik, hala ere, ea lortzen duten. Hori da, nire ustez lehen erronka :) .
  • Bestetik, Madrilgo lagunek EHko iniziatiba guztiekin egiten duten moduan, zarratzen saiatuko direla.

Nire ustez, bi puntu horietan dago gakoa, erronka nagusia lehen puntuan dagoela uste badut ere. Nire aburuz, partidismoak min asko egin dio mugimendu independentistari. Independentistak garenok, amankomunean ditugun gauzetan oinarritu beharko genituzke gure irizpideak; eta independentzia dugunean egingo dugu berba gure desakordioen inguruan. Baina azkenaldian, EHko politika zirko hutsa dela deritzot, eta alderdi guztiak pailazoz beteta daudela esango nuke.

Alderdiek euren onura propioak eta euren dirua dituzte buruan; BMWak, Mecedesak, etxeak… Eta pertsonak? Politikoek ez dute pertsonengan pentsatzen. Nortzuk egiten dute kaleko politika? Nire ustez, oso gutxik, eta ez dira alderdi politikoak izaten, pertsona fisiokoak baizik. Beraz, hor dago lehen erronka: alderdiez baino, pertsonez osaturiko sare sozial bat gauzatzea eta bizirik mantentzea.

Bestalde, post hau hacktibistek egin genezakeenaren inguruan fokatu nahiko nuke, eta nire ustez gakoak, hurrengoak izango lirateke:

  • Komunikaziorako barne posta zerrenda baten koordinakunde teknikoa. Horrela, independentista guztien arteko komunikazioa bermatuta egongo litzateke.
  • Webgunearen mantenu eta eguneraketa.
  • Sare sozialetako eztabaida ezberdinak bideratzea (Twitter edo facebookean adibidez)
  • Sare sozial berri baten garapena: Sare sozial propio bat sor daiteke lan-talde honen inguruan. Sare sozial ezberdina, ez facebook, ez tuenti ezta kanpoko enpresa batek kudeatutako ezer, barnekoa, geurea, aktibistek egina eta osatua.
  • Lan teknikoaren gestio eta aholkularitza eman genezake
  • Bururatzen zaizkigun baliabide teknikoak osatzea, niri gaur hauek otu zaizkit.

Baina nor dago prest koordinazio hau guztia egiteko? Ba ni neu behintzat bai, baina betiere partidismoan erortzen ez bagara. Pertsonak ikusi baino alderdiak identifikatzen baditut, proiektua ez dut gustuko izango eta normalean ez ditut lantzen gustuko ez ditudan proiektuak… Bestetik proiektu hau benetan kaleratzen eta sakontzen bada, lan talde tekniko handi bat behar izango dugu beraz horretan pentsatu beharko genuke.

Ilusioz hartzen dut proiektu hau, oso ekimen interesgarria dela uste dut… Oso gaitz ikusten dut post honetan komentatzen ditudan interesak alde batera uztea, baina konfidantza  botoa aitortu beharko, ez?

Tira ba, ondo segi eta animo!

Utzi herria bakean #gernika #ertzaintza

Urtero bezala, San Roke egunean, presoen eskubideen aldeko kalejira iragarrita zegoen, baina, Audientzia Nazionalaren debekua jaso eta gero, bertan behera geratu zen deialdia.

Haren ordez, triki poteo bat egiteko ideia sortu zen, herriko tabernetan elkartasuna eta alaitasuna elkartzeko asmoz. Eta, hogeitabost bat tabernekin ere adostu zen ekimena.

Jendea, triki poteorako elkartu bezain pronto eta inongo abisurik eman edo zer zen galdetu gabe, ertzainek Picasso kalean zeuden guztien kontra kargatu zuten.

Hau guztiagatik, Ertzaintzaren jarrera salatzen dugu: jaietako edozein egunetan bezala, jendez gainezka zegoen kalean, hamaikatxo zauritu eragin zuten. Gizon bat Arrieneko eskaileretatik behera bota izana edo 14 urteko gazte bati emandako jipoia adibide gisa har ditzakegu. Gainera, lau pertsona biolentziaz atxilotu zituzten, terrorismo delitua egotzita, honek suposatzen duen guztiarekin.

Argi utzi nahi dugu, debekatutako kalejira ez zela egin, ezta saiatu ere, hainbat komunikabidek adierazi izan dutenaren kontra.

Lotsa eta amorrua sentitzen dugu; lotsa, Gernikan ordu betez bizi behar izan genuen ikuskizunarengatik; eta amorrua, egin dutena egiteko inpunidade osoz jokatzen dutelako .

Urrun dauden senide eta lagunak, modu sinbolikoan bada ere, herriko jaietan gurekin egon daitezen egindako triki poteoa  elkartasun adierazpen bat da. Ez da delitua.

Elkartasuna ezin da delitua izan. Adierazpen askatasuna ezin dute agintariek, poliziaren bidez mugatu edota ukatu.

Utzi herria bakean, San Roke egunekoa ezin daiteke errepikatu.

Gertaeren argazki, bideo edo testimonioak badauzkazu, bidali hona: sanroke2009@gmail.com

Iturria: Utzi Gernika bakean

Eguneraketa: Lakua reitera que la Ertzaintza actuó de “manera responsable” en la carga de Gernika

Dos días más tarde, por fin: “irregularidades” #europa09 #pucherazo eta #putxerazo

Atzo bertan II-SPl europar hauteskundeetan irregulartasunak salatu zituen, eta horren inguru post txiki bat idatzi nuen, gaurkoa zentik.info blogak datu bilduma oso zehatza kaleratu du:

http://zentik.info/2009/06/dos-dias-han-tardado/

Albiste honen inguruko informazioa jaso nahi duzuen guztioi post horren irakurketa egitea gomendatzen dizuet, oso eguneratuta baitago. Bestalde informazio gehiago nahi izatekotan jarraitu ezazue #europa09 #putxerazoa eta #pucherazo etiketak twitterren.

Gure jarrera politikoak alde batera hutsiz berri larria dela esan nahi dut eta demokrazian sinisten badugu hau egia edo gezurra den jakin nahiko genuke.

Aberri eguna 09

Bitartekoak: Naziogunea

Twitter Delicious Facebook Digg Stumbleupon Favorites More
Designed by: Free Cell Phones | Thanks to Highest CD Rates, Domain Registration and Registry Software