Posts Tagged ‘aktibismoa’

Abisteak 2.0 saioa jaio da

Gaur Patxi eta Galderrek albistak 2.0 bideo bloga aurkeztu digute Euskal Herriko teknopatei. Albiste berriak blogosferan gaur arte inoiz asko jorratu ez dugun formatu batean… Bideo bloga.

Aktibismoz, euskaraz, Euskal Herriaz eta Euskal Herrian

BETA saio bat bada ere, oso proiektua interesgarria dela deritzot (BETA askoz txarragoak ikusi ditut koadrila). Komunikaziorako erreminta izugarria sortu daiteke eta Interneten jorratzen ditugun gai guztiak Euskal Herriko eta munduko lagunei gure proiektuak erakusteko leiho ederra izan daiteke.

Albisteak 2.0.000 from Albisteak 2.0 on Vimeo.

Lizentzia librea, eduki libreak, ideia libreak, proiektu libreak… Libre eta aske sarearen bitartean. Telebista parte hartzaile eta kolaboratzailea. Blogosfera guztiak ideiak emateko eskatu digute, eta nik buelta pare bat eman eta komentatuko diet.

Zorionak ideia izan duzuen guztioi, zuen lana aurrera aterako dugu denon artean :)

Nire aurkako akusazioek ez dute inolako funtsik

Oso elkarrizketa interesgarria publikatu dugu www.aselaskatu.org webgunean, irakurtzeak merezi du:

Larunbatean, otsailak 27, posta elektronikoz Aseli egindako elkarrizketa argitaratu genuen BERRIA egunkarian. Ohikoa denez, Aselek bidalitako erantzunak papereko edizioan genuen espaziora moldatzeko, asko moztu behar izan genuen elkarrizketa, tartean, Aselen esker oneko mezuak. Hona hemen elkarrizketa osorik:

“Nire aurkako akusazioek ez dute inolako funtsik, akatsak ugariak dira”

Zer moduz zaude animoz?

Ondo, pilak kargatuta. Etxea miatzen sartu zirenetik animoak eta indarrek gorabeherak izan dituzte, normala denez, baina oso garrantzitsua izan da Vane neskalaguna eta Lourdes arreba ondoan sentitzea, aita-amak ondo zeudela jakitea, eta hainbeste lagunen beroa eta babesa zituztela entzutea. Alde horretatik, esperientzia hunkigarria, errepikaezina -eta hobe errepikatzen ez bada, jakina- bizi ahal izan dut, eta oraindik nago sentipen horietan murgilduta, harrituta.

Zein baldintzatan ari zara etxeko espetxealdia betetzen?

Baldintzak ez dira txarrak, batez ere kartzelarekin konparatuta. Muga bakarra etxetik irteteko debekua da. 24 orduz egon behar dut etxean eta polizia edonoiz etor daiteke hemen nagoela egiaztatzera eta “autografoa” eskatzera. Nire jarraitzailerik fidelenak bihurtu dira, antza. Baina etxe barruan nahi dudana egin dezaket. Ez didate inoiz telefonorik edo internetik debekatu, baina kartzelan nengoen bitartean Vanek bere gurasoen etxera aldatu zuen konexioa, eta gainera mugikorra poliziaren esku dago oraindik, beraz, internet hona aldatu eta mugikorra lortu bitartean komunikatzea ez zen batere erraza. Hala ere, nola edo hala, Vane eta Jaime abokatuaren laguntzari esker Lourdesekin komunikatzea lortzen nuen.

Nolakoa izan zen atxiloketaren eguna?

Arraroa, denbora asko behar izan nuen gertatzen ari zitzaidana ulertzeko eta barneratzeko. Etxean nengoen, lasai, goizean idazten ari naizen eleberria lantzen. Miatzeko agindua zutela esan zidatenean, hainbeste polizia armatu ikusita, apur bat izutu nintzen, eta berehala eskuburdinak lotuta izatea ez zen oso samurra izan, baina hala ere lasai egon nintzen, ahal zen neurrian. Galderak egin arren ez zidaten ezer azaltzen, baina ni dena berehala bukatuko zela sinetsita nengoen; artean nahiko inozoa nintzen dena errakuntza zela pentsatzeko. Halako batean atxilotuta nengoela esan, eta beste norbaiten pelikulan sartu nindutela sentitu nuen.

Zure etxean lehergailuak egiteko materiala topatu zuela zabaldu zuen poliziak. Zer aurkitu zuten?

Ni etxean nengoela, ezer ere ez. Atxiloketaren arrazoiak galdetuta, bertan “topatutakoagatik” zela esan zidaten, eta orduan entzun nituen lehen aldiz “armak eta lehergailuak” berbak, poliziaren eskuak armairu gainera egiten zuten bitartean, keinu oso abstrakto batean. Baina erakutsi, ez zizkidaten inoiz delako gauza horiek erakutsi. Bitxia da, edo esanguratsua, komunikabideei ere inoiz erakutsi ez izana, ohi dutenaren kontra. Askoz beranduago izan dut fiskalaren karpetan argazkietan ikusteko aukera. Su-itzalgailua daukan supermerkatuko poltsa bat agertzen da nire logelako armairuaren gainean, begi bistan, su-itzalgailuaren zati bat agerian. Barregarria benetan, gau hartan bertan lehergailu bat jarri omen zuen gaizkigileak edonoren begi bistan uztea bere hurrengo bonba, inon ezkutatu gabe… Argi dago hori han jarri zuenak ez zituela formak gehiegi zaindu itxurak egiteko. Seguruenik beharrik ere ez zuela pentsatuko zuen.

Auzia argitzeko oztopo izan al da fiskalaren jarrera?

Hau guztia ezinezkoa izango zen fiskalak ni kartzelaratzeko grina izan ez balu, etxea miatzeko agindua emateko zeuzkaten “frogak” ere guztiz barregarriak direlako. B serieko gidoirik eskasenean ere ahalegin handiagoa egingo zuten arrazoi sinesgarriagoak aurkezteko. Nahi dituzten “datuak”, ni Euskal Herrian nengoen bitartean eztanda egin zuen lehergailua, esaterako, hartu, hortik izugarrizko irudimena behar duten loturak egin, eta haien ustez nire aurka erabil daitezkeenak baino ez dituzte aurkeztu; esanguratsuenak nire blogean idatzi nituen artikulu bi, haietako bat maputxeen eskubideen aldekoa. Beraz, bolbora arrastoak bilatzeko frogak ezezko emaitza eman zuenez, hobe zuten hori txostenean aipatu ere ez egitea. Baina irregulartasunek ez dute mugarik, benetan.

Hasieran egotzi zizkizuten erasoetako batzuk gertatu zirenean, Txiletik kanpo zeunden; hori frogatzen zuen dokumentazioa aurkezteko arazorik izan al zuen zure abokatuak? Zein traba izan du defentsak?

Hori frogatzeko ez zuen arazorik izan: zorionez nire pasaportea eskuan zeukan, eta horri esker libratu nintzen lege antiterroristatik, fiskalak horixe eskatu baitzuen. Lehergailuak jarri nituela defendatzea ezinezkoa zenez, akusazio hori baztertu eta leporatzen didaten bakarra norbaitek etxean jarri zidana edukitzea da, hots, arma eta lehergailuen kontrolerako legea urratzea. Defentsak izan zuen lehen arazoa eskatutako agiriak azken orduan ematea izan zen, eta hori dela eta, lehen epaiketa prestatzeko oso denbora gutxi izan zuen. Abokatu hark [Julio Landaeta] akats handiak egin zituen, izugarri kaltetu nindutenak; inoiz pentsatu dut horren atzean asmo ilunen bat ez ote zegoen. Baina abokatua aldatu eta kasua Jaime Madariagak hartu zuenean dena aldatu zen, goitik behera. Hala ere, oztopoak hor daude, atxilotu nindutenetik 56 egun joan direnean, oraindik ez dizkiotelako eskatutako guztiak eman: hatz marken frogak, bolbora aztarnenak, miaketa eguneko argazki guztiak… Badakite horiek denak nire aldekoak izango direla, eta horregatik atzeratzen ari dira, ahal beste.

Zer nolako tratua jaso duzu kartzelan?

Kartzelan tratua oso ona izan da. Jakina, kartzela ez da luxuzko hotela, hain zuzen ere, eta 64 lagunentzako komuna eta dutxa, leku bera eta bakarra dira, eta txandaka ibili behar da, bai erabiltzeko, bai logela garbi izateko… Baina barruko kideek harrera oso ona egin zidaten eta gendarmeek ere tratu ona eman didate, abegikorra, umoretsua… Horrek ere egoera erraztu du, bai niretzat bai maite nautenentzat, barruan hain txarto ez nengoela jakiteak lasaitasun apur bat eman dielako.

Hasieran Terrorismoaren aurkako Legea urratzea egotzi zizuten, gero Armen eta Lehergailuen Legea haustea, eta arriskutsua zinelakoan espetxeratu zintuzten; eta azkenik etxeko atxiloaldia ezarri dizute. Nola bizi izan duzu bilakaera hori?

Amorruz hasieran, hainbeste gezur entzunda ezin nuelako hitzik egin. Kargurik larrienak desagertzen zirela ikusita lasaiago, eta orain gogotsu, egin didatenaren amaieraraino iristeko. Oso barregarria da argudioak erabiltzeko duten modua. Badaezpadako espetxealdia eskatzeko argudioetako bat zen ez zekitela dirua nondik ateratzen nuen, eta ez neukala gizarte edo familia sustraitzerik Txilen. Alde batetik, eskualde honetako gobernadorea ni atxilotu eta berehala agertu zen telebistan, nire aurkako kereila jarriko zutela esanez, eta halaxe dago fiskalaren txostenean jasota; baina gobernadore horrek berak ez zituen erakutsi nik Txilen bizitzeko bisa eskatu nuenean aurkeztu behar izan nituen ziurtagiriak, haien artean, nire diru iturriak frogatzen zituztenak. Beraz, nire diru iturriak publikoak ziren, eta haiek eskura zeuzkaten, baina ez zitzaien komeni hori agertzea. Bestetik, ez zuten onartzen familia sustraitzerik, baina Vaneren etxea miatzeko agindua emateko arrazoi bakarra bera nire neskalaguna izatea izan zen. Azkenean, hori dena eta bakearen aldeko nire iragana frogatzeko gai izan ginenean, haiek nire inguruan eraiki nahi izan zuten irudi guztia deseginda geratu zen, eta horrela ulertu zuen epaileak ere.

Maputxeen eskubideen aldeko zure iritziak isilarazi nahi izan al dituzte?

Egia esan, hemen nagoenetik haien alde egin dudana ez da asko izan, baina dirudienez, nahikoa da keinurik txikiena egitea ere. Bakoitzak dagozkion dominak baino ez ditu jantzi behar, eta nik herri miresgarri horren alde egindako bakarra nire blogetan artikulu batzuk idaztea izan da. Oraindik asko daukat ikasteko eta interes handia neukan eta daukat, baina horixe izan da egin dudan apurtxoa: ikuspegi anarkistatik gatazkari buruzko iritzi xumea eman eta ikuspegi anarkista horretatik bertatik konponbiderako ideia batzuk plazaratu. Uste baino min handiagoa egin ei die, nire aurkako froga gisa, hain zuzen ere, artikulu horietako bat jarri baitute txostenean. Imajinatu zein larria zen idatzi nuena: azkenean Jaimek berak irakurri zuen nire aurkako frogatzat zeukaten testu hura, nire alde erabiltzeko.

Txilen, Euskal Herrian, Argentinan… aska zaitzaten eskatzeko ekimenak ugariak izan dira.

Bai, zur eta lur utzi nau piztu den mugimenduak. Txilen batez ere talde anarkistak mugitu dira, eta nire lagunek ahal izan duten guztia antolatu dute, batez ere kontzertuak, kartelak… Baina hemen komunikabideek kontrol zorrotza dute, komunikazioaren oligopolio itzela dago, eta hedabide ofizialetan batez ere bertsio ofizialak agertu dira. Euskal Herrian sortu denak, bestalde, erabat gainditu nau; oso hunkigarria da, kartzelara albisteak ekartzen zizkidan Vanek, eta neure begiz ikusi arte ezin nion benetako neurria hartu. Orain hasi naiz barneratzen, baina oraindik maiz isurtzen ditut malkoak irudi eta berba batzuk iristen zaizkidanean. Dabid eta Bermeoko lagunek Interneten egin dutena, eta Punkaminekoen eta Rafa Ruedaren eskutik musikaren mundua mugitzen ari dena ordainezina da. Guztiei esan diedanez, ez dut dirurik izango hainbeste garagardo ordaintzeko, kar, kar, kar. Argentinako lagunek ere babes eta maitasun handia eman didate: Diegok, Eusketxeko jendeak… espero nuenaren oso gainetik jardun dute eta hori ere oso hunkigarria izan da. Facebooken egindako lagunek ere zer ez dute mugitu nire alde egiteko! Victor Montes eta Blanca Asturiarrek, Jorge Maturi argentinarrak eta beste askok harreman “birtualak” ere zein sendoak izan daitezkeen erakutsi didate. Benetan, ez dago berbarik sentitu ditudan guztiak biltzeko.

Auziak nazioarteko oihartzuna izateak kaltetu al zaitu?

Ez dut uste; aitzitik, halakoetan ezinbestekoa delakoan nago. Batek baino gehiagok esan dit: “Jaso duzun babesa izan ezean, izorratuta egongo zinen, laguna!”. Oso bidegabea da, asko direlako asmatutako salaketengatik preso daudenak, eta babes hori lortzerik ez dutenak; askotan egin ez dutena aitortzeko beharrean daude, kartzelatik aterako badira. Neuri ere iradoki zidaten egin ez nuena aitortuz gero azkarrago aterako nintzela, baina argi izan dut ez zutela egia makurraraziko. Horretan, Euskal PEN klubaren lana, haien bidez nire kasua International PENek hartzea, Perez Esquivel Nobel Sariak, Ariel Dorfmanek edo Unai Elorriagak nire aldeko gutunak idaztea… erabakigarriak izan dira. Inoren ekarpena gutxietsi gabe, benetan den-denek izan dutelako izugarrizko balioa, modu batean edo bestean.

Euskal herritarra izateak eraginik izan al du akusazioetan, eta zuri buruz hedatutako aurreiritzietan?

Argi eta garbi. Txileko idazkariordeak aspaldi esan zuen Araukanian zeuden euskaldunak zertan zebiltzan ikertuko zutela, beraz, ez zait ezkutatzen aspaldi hasiko zirela ni ikertzen, zaintzen, jarraitzen… Jende askorentzat, Txilen zein beste leku batzuetan, euskalduna, anarkista edo maputxeen laguna izatea terrorista izatea da; eta atzerritarra, idazlea edo kazetaria dena susmagarria (eta arriskutsua) da. Ni ekuazio guztietan agertzen nintzen. Eta gainera hemen nengoen bitartean bolada batean gandor berdea izan nuen! Ezinezkoa zen ni herritar zintzoa izatea…

Eusko Jaurlaritzaren edo Espainiako Gobernuaren babesik jaso al duzu?

Nik dakidala ez. Espainiako Kontsulatuak bai, ahal izan duen neurrian babesa eman dit; ez da asko egin dezaketena, baina kezka agertu dute eta kasuaren jarraipena egiten ari dira. Hori da euskaldunok atzerrian erabil dezakegun erakunde bakarra, dirudienez iaztik hona Eusko Jaurlaritzak atzerriko ordezkaritzak kendu dituelako.

Zer berri duzu fiskalaren ikerketari eta epaiketari buruz?

Urtarrilaren 6an epaileak hiru hilabete eman zituen ikerketarako, beraz, fiskalak epea luzatzeko eskatzen ez badu, apirilaren 6an nire aurkako karguak zehaztu eta behin betiko akusazioa egin beharko du; orduan hasiko da epaiketa prestatzeko epea. Dena dela, Gobernuak Barne Ministroaren bidez, beste neurri bat hartu du, errugabetasun presuntzioa erabat zanpatuz: urtarrilaren 7an ni Txiletik kanporatzeko dekretua sinatu zuen. Horrek esan nahi du, errugabe zein errudun izan, kanporatuko nautela, dekretu horri ere aurre egitea lortzen ez badugu.

Zer espero duzu?

Zail badago ere, nire etxean agertutako gauzak nork jarri zituen frogatzea ez delako batere erraza, uste osoa daukat errugabe aterako naizela. Nire aurkako akusazioek ez dute inolako funtsik, eta txostenean bertan akatsak ugariak dira. Argi daukat nire aurka “ager” zitezkeen froga guztiak hor daudela; aurrerantzean agertuko diren froga berri guztiak, besterik asmatzea bururatzen ez bazaie, behintzat, nire aldekoak izango dira. Zailena kanporatze aginduari buelta ematea izango da, hor Estatuak nahi duena erabaki dezakeelako. Horretan ere, nazioarteko oihartzuna, presioa, nazioarteko erakundeen esku-hartzea… erabakigarriak izan daitezke.

Eta bukatzeko, aukera ematen badidazue, orriotatik munduko preso politiko guztiei helarazi nahi diet nire elkartasuna, batez ere, kasu honetan, Txilen dauden guztiei, ez baitira gutxi. Jendeari informatzeko bide alternatiboak erabiltzeko deia egingo nioke, munduan dagoen komunikazioaren oligopolioaren zaintza zorrotza apurtzeko.

XXI. mendeko independentistak: Iraultza berritzen?

Gaur facebooken bitartez galdera oso interesgarri bat egin didate, zein onura ekar diezaioke mugimendu hacktibistak www.independentistak.net sare sozial berriari? Eta ideia batzuk bururatu zaizkit… Baina ideak bota aurretik pare bat inpresio komentatu nahi ditut.

  • Batetik, ez dakit egia izango ote den partidismoa alde batera utziko dutela, eta daukadan esperientzian oinarriturik, ez dut uste horretarako gai izango direnik, hala ere, ea lortzen duten. Hori da, nire ustez lehen erronka :) .
  • Bestetik, Madrilgo lagunek EHko iniziatiba guztiekin egiten duten moduan, zarratzen saiatuko direla.

Nire ustez, bi puntu horietan dago gakoa, erronka nagusia lehen puntuan dagoela uste badut ere. Nire aburuz, partidismoak min asko egin dio mugimendu independentistari. Independentistak garenok, amankomunean ditugun gauzetan oinarritu beharko genituzke gure irizpideak; eta independentzia dugunean egingo dugu berba gure desakordioen inguruan. Baina azkenaldian, EHko politika zirko hutsa dela deritzot, eta alderdi guztiak pailazoz beteta daudela esango nuke.

Alderdiek euren onura propioak eta euren dirua dituzte buruan; BMWak, Mecedesak, etxeak… Eta pertsonak? Politikoek ez dute pertsonengan pentsatzen. Nortzuk egiten dute kaleko politika? Nire ustez, oso gutxik, eta ez dira alderdi politikoak izaten, pertsona fisiokoak baizik. Beraz, hor dago lehen erronka: alderdiez baino, pertsonez osaturiko sare sozial bat gauzatzea eta bizirik mantentzea.

Bestalde, post hau hacktibistek egin genezakeenaren inguruan fokatu nahiko nuke, eta nire ustez gakoak, hurrengoak izango lirateke:

  • Komunikaziorako barne posta zerrenda baten koordinakunde teknikoa. Horrela, independentista guztien arteko komunikazioa bermatuta egongo litzateke.
  • Webgunearen mantenu eta eguneraketa.
  • Sare sozialetako eztabaida ezberdinak bideratzea (Twitter edo facebookean adibidez)
  • Sare sozial berri baten garapena: Sare sozial propio bat sor daiteke lan-talde honen inguruan. Sare sozial ezberdina, ez facebook, ez tuenti ezta kanpoko enpresa batek kudeatutako ezer, barnekoa, geurea, aktibistek egina eta osatua.
  • Lan teknikoaren gestio eta aholkularitza eman genezake
  • Bururatzen zaizkigun baliabide teknikoak osatzea, niri gaur hauek otu zaizkit.

Baina nor dago prest koordinazio hau guztia egiteko? Ba ni neu behintzat bai, baina betiere partidismoan erortzen ez bagara. Pertsonak ikusi baino alderdiak identifikatzen baditut, proiektua ez dut gustuko izango eta normalean ez ditut lantzen gustuko ez ditudan proiektuak… Bestetik proiektu hau benetan kaleratzen eta sakontzen bada, lan talde tekniko handi bat behar izango dugu beraz horretan pentsatu beharko genuke.

Ilusioz hartzen dut proiektu hau, oso ekimen interesgarria dela uste dut… Oso gaitz ikusten dut post honetan komentatzen ditudan interesak alde batera uztea, baina konfidantza  botoa aitortu beharko, ez?

Tira ba, ondo segi eta animo!

Asel bere etxean da, zerbait bada!

Internetek bere fruituak eman ditu, Internet, aktibismoak, asanbladak, talde lanak… Gure laguna etxean egotea ahalbidetu dute. Beste behin ere, partidaren zatitxo bat irabazi dugu. Hemendik aurrera Aselen askatasuna eskatzen jarraitu beharra dagoela uste dut, nahiz eta etxean egon, pertsona aske bat ez delako.

Errugabea delako Asel askatu! Horrek izan behar du gaurtik aurrera maila internazionalean bidali behar dugun mezua, Euskal Herritik, Londresetik, Txiletik, Japoniatik, mundu osotik. Txileko gobernuak gure oihartzuna zein den argi izan behar du. Asel Luzarraga etxean libre nahi dugu.

Vane disfruta de Asel, Asel disfruta de Vane. Disfrutar del amor que os tenéis, de lo mucho que os queréis. Es hora de que recuperéis lo que os han quitado, lo que no os han dejado vivir, lo que no  os han permitido disfrutar. Nosotros seguimos aquí para trabajar por la liberación de Asel. Para decir todo lo que nos toca decir.

Bizitzak alde onak eta txarrak ditu, onak lagunekin disfrutatzen ditugu, familiarekin, maite dugun jendearekin… Txarrak normalean pertsona berdinekin pasatzen ditugu, eta sarritan pertsona berdinengatik sufritzen ditugu.

Quiero agradecer a todos los que os habéis implicado hasta ahora en el caso, vuestra participación activa en él. Además quiero pediros que continuemos en la brecha, que aunque esté en casa no es una persona libre. Pero haremos que lo sea.

Elkar lanarekin irabaziko dugu apustu hau, askatasuna eta adierazpen askatasunaren aldeko apustu hau.

Por último mi más sincero y efusivo abrazo a la familia de Asel, a su hermana que tan gran trabajo ha hecho, a sus padres que tanto han tenido que pasar y en general, a todas esas personas que se han preocupado, se siguen preocupando y se seguirán preocupando por nuestro gran amigo, Asel Luzarraga.

Asel, nik zuk dituzun lagunak izan nahi ditut. Behar direnean, bertan egoten direnak.

BIBA ZUEK!

Redes sociales para activistas

Mucho estamos escuchando hablar hoy en día de las redes sociales, que si podemos aplicarlas en el ámbito empresarial que si lo podemos hacer de forma personal… En esta entrada, me gustaría centrarme en como pienso que los activistas deben usarlas. Somos muchos los que tenemos entre manos un proyecto social al que le dedicamos muchas horas de nuestra vida y que muchas veces no da todo el fruto que podría dar por falta de medios de comunicación. Intentemos solucionar, poco a poco.

Esta claro que los medios de comunicación masivos a estas alturas no van a publicar una concentración por ejemplo, a favor de Asel, pongo el ejemplo de Asel por que es el mas reciente en mi vida. De la misma forma que los medios de comunicación masivos no plantean la posibilidad de publicar nuestras concentraciones, por desgracia, los medios de comunicación alternativa no llegan a tanta gente como deberían. Es por ello de vemos conseguir que el evento tenga la mayor difusión usando la teoría punk de “Do it yourself“.

Debemos conseguir llegar a toda la gente que podamos de forma simple, clara, concisa y directa. Sin intermediarios, o por lo menos sin que los intermediarios sean “enemigos”. Por esta razón planteo como alternativa fomentar el uso de las redes sociales, tales como, facebook, tuenti o twitter, aunque esta ultima no sea considera una Red social como tal. De todas formas, esto no quiere decir que tengamos dejar de lado los portales de contra información tradicionales en la Red, así como indymedia, kaos en la red, a las barricadas… Realmente si conseguimos usar las redes sociales y la herramientas de contra información de forma eficaz, conseguiremos llega a nuestro target de una forma directa y sin demasiado intrusismo.

Para hacer una buena comunicación en Internet (centrándonos en este caso, en la comunicación externa del grupo) necesitamos, según mi criterio:

Twitter

Twitter es una “Red social” orientada a dar respuesta en 140 caracteres a la siguiente pregunta: ¿Qué estas haciendo en estos momentos?

Creándonos un usuario de twitter podemos hacer que los simpatizantes con nuestra asociación puedan ver en directo de una forma simple y amigable que estamos haciendo. Por ejemplo si queremos llamar a una concentración de urgencia, mi tweet seria:

Compañeros están desalojando el gaztetxe de XXXX, hoy movilizaciones en XXXX a las XXXX, os necesitamos

Esto pondrá al corriente a tus amigos de lo que esta pasando.

Si además le añades un hashtag harás que la gente que incluso no te tiene añadido pueda hacer búsquedas de lo que ocurre tú alrededor:

Compañeros están desalojando el gaztetxe de XXXX, hoy movilizaciones en XXXX a las XXXX, os necesitamos #desalojo

Piensa en esto, twitter tiene más de 2.000.000 de usuarios.

Facebook

En mi opinión, la más grande de las grandes de estos momentos en Internet, mucha de la gente que tiene perfil en facebook, tiene facebook como pagina principal en su navegador, imagina la influencia que puede tener… Esta Red social tiene aproximadamente: ¡65.478.374 usuarios! tu target esta ahí,  sin ninguna duda.

En facebook tienes muchísimas aplicaciones, pero si nos centramos en tu perfil, podrás enlazar noticias, promocionar eventos, gestionar listas de gente que acudirá a tus eventos, escribirle mensajes directos a tus contactos, publicar fotos de los que haces, vídeos… Y millones de cosas que se me olvidan :)

Es muy importante estar presente en esta red social, si la gente no nos conoce, pienso que es por que no nos estamos acercando bien a nuestro publico objetivo. Esta red social, en mi opinión, responde al, “Si Mahoma no va a la montaña, la montaña va a Mahoma“.

¿Que hacer en la redes sociales?

  • Ser personales; la gente que nos sigue son personas y quieren ver a personas detrás de tu perfil.
  • Responde a la gente que te sigue cuando te hable.
  • Dedícale el tiempo que se merecen, ni mas ni menos, no le dediques muchas horas al día si no obtienes lo que esperas, y si es esto lo que pasa, replantéate la comunicación, puede que no este funcionando.
  • Habla también sobre los demás.
  • Di lo que de verdad pienses, no intentes ser el mas listo, el mas excelente, solo se tu, busca bien tu target y céntrate en el.

¿Que NO hacer en la redes sociales?

  • No vendas la moto; si intentas vender una moto que no funciona, la siguiente vez que hagas algo serio no te harán caso.
  • No spamees en caso de que no sea completamente necesario; a no ser que sea algo realmente urgente, no envíes mas de un par de mensajes al día sobre el mismo tema
  • No hables solo de ti, ayuda a los demás a comunicar de la misma forma que ellos te van a ayudar a ti

Por ultimo, por experiencia personal:

  • Si usas twitter y facebook, sabrás que se pueden conectar. En mi caso uso Twitter para el trabajo o los amigos. Para todo, y en todo momento. Tengo mucha actividad en esa red social. Como lo tenía conectado a mi Facebook daba mucho la barrila a mis contactos, desde que lo desconecte e experimentado un cambio positivo de la gestión de comunicación en Facebook. Por lo que si tienes muchas transferencias en un red, intenta no molestar a los de la otra :) Gestionarlas por separado.
  • No centres todo tus tweet en la misma cuenta, si vas a hablar mucho de algo que tenga entidad propia, crearle otro perfil, puedes gestionar mas de uno :)

Son muchas las posibilidades que la Red nos ofrece en cuanto a gestión de la comunicación, hay que saber aprovecharlas de tal forma que sean buenas para nosotros y nuestro proyecto.

A todo aquel que quiera profundizar en el tema, le recomendaria la lectura de: Guide: Introduction to Facebook Activism

Otro día hablaremos de otro tipo de redes y también de los malo que pueden tener estas, ya que como siempre nos pasa, ¡no todo el monte es orégano!

Dabid Martinez, con la imprescindible ayuda de Saioa Ramos.
Sin esa ayuda posiblemente los no tecnopatas,
no me hubierais entendido.

Eskerrik asko :)

Imagen slide por Tekrotzen

¿Usas redes sociales para tu proyecto social?

View Results

Loading ... Loading ...
Twitter Delicious Facebook Digg Stumbleupon Favorites More
Designed by: Free Cell Phones | Thanks to Highest CD Rates, Domain Registration and Registry Software