Aurkezpena

avatar

Blog berri bat sortzen den bakoitzean aurkezpen bat egiten oi da. Hona hemengoa.

Nire izena Dabid Martinez da, 1986. urtean jaio nintzela esan didate beti (baina ez dakit egia den) eta nire amari Urriaren 29a ospitalean pasatzea eragin nion (hau egia dela jakin badakit). Bermeokoa naiz, nahiz eta orain Santutxun (Bilbon) bizi, beti, izan naiz, naiz eta izango naiz kostaldeko herri eder honetako bizilagun.

Eskolara joan nintzen (naiz eta joan ez nahi), gero institutura, hurrengoa Ibar ezkerra ikastola Politeknikora, zenbait enpresetara… Gaur egun Joomla! garatzailea naiz eta blog hau sortu dut wordpress batekin. Baina nire gaur egungo bizitza ez da bakarrik profesionala beraz, lagun ere banaiz, aktibista ere banaiz, musikazalea ere banaiz, parrandazalean ere banaiz, seme ere banaiz… Baita beste zenbait gauza. Bai sarean, zein kalean.

Ssoftware askearen defendatzaile sutsu baten moduan definituko nuke nire informatikari mundua. Baina mundua ez da bakarrik softwareaz ibiltzen, beraz beste kontu asko ere interesatzen zaizkit, hala nola, politika, musika, sindikalismoa, literatura… Nire eguneroko bizitza jasangarriagoa egieten dizkidaten gauzak :)

Blog honetan, software askearen eta bizitza askearen inguruko sarrerak aurkitu ahal izango dituzu, web 2.0, sarea, sistemak, nire burukeria-txorakeriak, proiektuak, eguneroko bizitza… Zenbait kontu :) Nire gai gogokoenak, ziber kontrola, informazio askatasuna, sare sozialak eta web garapena dira.

beta

Hizkuntzari dagokionez sarrera gehienak euskaraz izango direla esan nahi dut, sare korapilatsu honetan, gure ama hizkuntzaren presentzia handitu behar dugula uste dut, baina tira, beste batzuk gaztelera eta ingelera kasu erabiliko ditut noizbehinka.

Proiektu desberdinetan izan naiz sartua, hala nola, software librea nahi dugu, egia nahi dugu, hacklabs, gure arrantzaleak askatu, busti irratia, KKKP… Gaur egun nire ustez bizitzen nagoen teknologiaren inguruko proiekturik garrantzitsuena hack.in#badakigu informatika elkartea da. Baina guzti hau blogean hobeto azalduko dut :)

Nirekin kontaktuan jarri nahi izatekotan biderik azkarrena emaila eta jabberra dira:

  • E-mail: dabid [abildua] hackinbadakogu [puntu] net
  • Jabber IDa: dabid [abildua] hackinbadakogu [puntu] net

Gustukoa izatea eta jostagarria iruditzea espero dut. Eta horrela bada, ea garagardo bat edatera geratzen garen :)

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

*


You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>