Iparraldea XXI. mendean

Gauza guztiek bere eboluzio naturala izaten dute, eta Euskal Herriko Iparraldea ezin da gutxiago izan. Atzo aztertzen genuen moduan, Iparraldea ez da soilik ardi latza, pottokak eta maskaradak (hori ere bada) baizik eta bada rocka, hip-hopa, surfa… Eboluzionatu du.

Dokumental honek oso argi uzten digu zein den gaur egungo Iparraldea, zein den askotan, Hegoaldean ezagutzen ez dugun errealitate hurbila. Dokumental honek, Iparralde desmitifikatu bat sortu eta eragin nahi du. Niri asko gustatu zait, beraz ikustea eta adi egotea gomendatzen dizuet.

Joan gaitezen ba, gure anaien herria ezagutzera :)

Dokumental guztia (18 minutu) ikusi nahi izatekotan, egizue klik hemen. Honi informazio gehiago gehitu nahi izatekotan, entzun ezazue baita irratia.com-eko lagunek, dokumental honen sortzaileei egindako elkarrizketa hau :)

About Dabid Martinez

Web garatzailea, teknopata, politikan interesatua, blogaria, aktibista... Hori eta gehiago da Dabid, nor den ikusi nahi izanez gero jarraitu blog hau irakurtzen, komentatu, iraindu, ezkontzeko eskatu... Okirritzen zaizun guztia :)
This entry was posted in bideoak, euskal herria and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

One Response to Iparraldea XXI. mendean

  1. Aupa dbd.

    Mila esker. Egia esan, atzokoa polita izan zen. Elkarrizketa, elkarrizketatuen maila eta altura. Proiekzioa bera kafe antzokian, eta ostean egon zen solasaldia.

    Dozena bat lagun berbetan. Hori gutxitan gertatzen da.
    Ziru 100 ikusle izan bagina, ez genukela danok berba egingo… horregatik batzutan, kalitateak indar berezia hartzen du.

    Herri txikia da gurea, eta batzutan, ekimenik apalenak izaten dira garrantzitsuenak… ezta?

    Sarean gabiz, eta sarea kaleagaz uztartzen asmatu beharra daukagu. Ekitaldiak eta deialdiak batzen, softwarea eta lekuak lotzen, pentsamendu librea, jarrera eta ekintzekin uztartzen.

    Hor, ere, bidelagun zaituegu, eta mila esker.. zintzoki.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

*


You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>