Zu ta gu ezagutza partekatuko dugu

Teketen blogetik kopiatutako berria:

Zutagu sare sozial berria sortu du Elurnetek. Hau da, gorkak lan egiten duen enpresak ;) . Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da. Goi mailako ikasketak dituzten pertsonak, gai batean lanean diharduten profesionalak edo aisi moduan gai baten inguruan interesa duten pertsonei baliabideak eskaini nahi dizkio sare sozial berri honek. Bertan erabiltzaileek hainbat tresna izango dituzte blog sinple bat, fitxategi biltegi bat, laster-markak gordetzeko tokia, wiki antzeko orrialdeak, mikromezuak jartzeko haria… Baina horretaz gain, interes taldeak osatzeko aukera ere izango dute eta taldeek ere zenbait tresna propio izango dituzte:
bloga, fitxategi biltegia, foroa, wiki orriak…

Sare soziala sortzeko Elgg software libreko plataforman hartu da oinarri eta hau bera euskarara lokalizatu eta denon eskura jarri nahi izan dugu. Horrela nahi duenak bere sare sozial propioa sortu ahal izango du euskaraz Elgg tresna erabiliz.

Horretaz gain, nabarmendu nahi dute tresna erabiltzeko ez dela zertan kontu berri bat sortu behar, Google, Twitter, Yahoo eta Open ID konturen bat dutenek automatikoki sartzeko aukera izango baitu.

Proiektua ilusio osoz hasten dute, ea erabilpen politak eta interesgarriak egiten dituzuen.

Proiektu berri honetan, zorte on opa nahi dizuet!

About Dabid Martinez

Web garatzailea, teknopata, politikan interesatua, blogaria, aktibista... Hori eta gehiago da Dabid, nor den ikusi nahi izanez gero jarraitu blog hau irakurtzen, komentatu, iraindu, ezkontzeko eskatu... Okirritzen zaizun guztia :)
This entry was posted in berriak, euskal herria, sare sozialak, software librea, web 2.0 and tagged , , , , , . Bookmark the permalink.

One Response to Zu ta gu ezagutza partekatuko dugu

  1. Pingback: Twitter azken astea 2010-01-24

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

*


You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>