Berri originala hemen.
Urriaren 31an KKKP (Kontuak kafea, kopa eta puruakin)en 7. edizioa burutzen da Iurritan (Oiartzun).
KKKP bat interes ezberdinak dituzten pertsonen bilera informala da: Teknologia berriak, GNU/Linux, software librea, kultura librea eta “egin zuk zeuk” filosofia. Bertan gai ezberdinei buruzko aurkezpenak eta txarla elkarreragileak ospatzen dira, ordenagailuentzako programei buruzkoak, ordenagailuak muntatu eta desmuntatu, gai sozial eta kulturalak…
Toki berriak ezagutzea gustatzen zaigu, horregatik KKKP bakoitza toki ezberdin batean ospatzen dugu: Gaztetxetan, elkarteetan, kulturetxeetan eta abar.
Asistentzia librea da, baina etortzekotan hobeto jateko edo edateko zerbait ekartzea, edo/eta hauek ordaintzeko diru apur bat. Goizean hasten dira, 11:00ak aldera eta bazkalondoak asko luzatu daitezke, hitzaldien arabera. Logikoa denez, bakoitzak nahi duenean etorri eta joan daiteke.
Bazkalondoko elkarrizketak aurretik planteatutako gai konkretu batzuetara bideratu nahi ditugu, hitzaldi/tailer ez-formalak bihurtuz.
Datuak konpartitzeko ere erabiltzen badugu ere, helburua ez da bakoitza bere ordenagailuaren aurrean egotea, baizik eta denon artean ondo pasatzea.
Edozeinek parte har dezake, bai entzule moduan bai gai bat proposatuz. Hori bai, proposatzen baduzu gai bat berari buruzko aurkezpentxoa egin beharko duzu.
Egitaraua (aldaketak izan ahal ditu baina dena den hitzaldiak hauek izango dira):
- 12.00 – Topaketa Iurrita (Oiartzun)
- 13.00 – Esku bionikoa
- 15.00 – Jatera!
- 16.30 – SQL Injection ingurune errealean
- 17.30 – Fail2ban: Zerbitzariak segurtatzen
- 18.30 – Robotika: Hastapena robotika literarioan
- 19.30 – Diskupoteo ¿Con que web nos quedamos?
Slideshow by irene
Informatika ikasi nuen 


Epa! Te recomiendo que cambies los horarios de las charlas! Creo que no influirá mucho en la asistencia pero está bien saberlo ;P
12.00 – Kdd en Iurrita (Oiartzun)
13.00 – Mano bionica
15.00 . Comida
16.30 – SQL Injection sobre excenario real
17.30 – Fail2ban: Asegurando servidores
18.30 – Robotica: Introduccion a la robotica literaria
19.30 – Diskupoteo ¿Con que web nos quedamos?
Cierto, en su dia lo cambie en la pagina de hack.in#badakigu y se me olvido hacerlo aqui.
Eskerrik asko