Eskola 2.0 .:. Bilkura Bilbon #eskolalibrea

Azkenean hika ateneoan izan zen eta betiko moduan Bermeotik berandu atera eta apur bat berandu eldu ginen, aurkezpena galduz, baina tira, gehienak ezagutzen genituen.

Asanbladan kriston jendetza egon zen, arritu egin ninduen eta egia esaten dut inoiz software librearen inguruko asanblada baten horrenbeste jende ikusi ez dudala esaten dudanean, eta nahikotan egon naiz. 60 pertsona baino gehiago egongo ginen seguru asko eta esan bezala asko eta asko ezagunak, metabolik hacklabeko (goian bego) lagun batzuk, librezaleko jendea, reciclaneteko lagunak, zenbait irakasle (baita interneten ezagunak direnak, eurek badakite nortzuk), euskal gnu, hack.in#badakigu, ESLE

Badakizue ni gai hauen inguruan oso kritikoa naizela, eta hurrengo bidalketa ez da gutxiago izango naiz eta ni ere bertan parte hartu :) Betiko moduan kritikoa izan behar dut, baita nire buruarekin ere.

Asanbladan esan bezala jende asko batu ginen eta horrek sentsibilitate askotako jendea batzen dela esan nahi du, nik neuk gauza hauek beti aktibistatzat hartzen ditut. Azken finean software librearen inguruan egiten ditudan gauza guztiak aktibismotzat jotzen oi ditut, etikaz egiten baititut, edo gutxienez etika medio.

Interes desberdinen artean zenbait enpresetako gerenteekin aurkitu ginen eta momentu oro oso ondo ikusten dudala aurreratu nahi dut, eskerrik asko parte hartzeagatik :) ESLE eta ASOLIF elkarteetako lehendakaria den Daniel Armendariz ere bertan egon zen, David Olmos presidente ordea, Iker Sagasti, Irontecekoa. Heurek gobernuarekin izandako batzarren inguruan berba egin zuten. Daniren interbentzio bat pilla gustatu zitzaidan, etikaz berba egiten hasi zen, baita aktibismoaren inguruan, nola enfokatu proiektu hau… gauza askorekin ados egon nintzen. Eta bere kamiseta pila gustatu zitzaidan :P

Baina alde txarrak ere badira eta pertsona asko “Yo he venido aqui a presentar mi libro” moduan jarri ziren, eta hau jendearekin komentatu nuen, ez dut esan nahi txarto dagoenik, baina horrenbeste jende biltzen den asanblada baten ezin da denbora askoz hitza eduki.

Enpresari batek berba egin zuenean, modu pertsonalean, erantzun bat bota nuen eta gutxi gora behera hau izan zen:

Herri desberdinetako eskoletan boluntario moduan software librearen inguruko hitzaldiak, mahai inguruak… sortzeko eskatzen zen, nik ondo ikusten dut, baina gero laguntza teknikoa emateko gai izango zen jendea identifikatu eta bolondreski erabiltzeko eskaera ere entzun zen. Horren inguruan, nik hori utopikoa zela esan nuen, azkenean egunean zortzi orduz lan egiten dugu, batzuetan gehiago. Beraz gure denbora oso murriztuta geratzen da eskola baten lan egin ahal izateko.

Bestalde eskolatan TIC zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak ere badirela esaten nuen eta euren kontra joatea izan ahalko zela. Berak ezetz esan zidan, berak ere enpresa bat zuela eta ez zela bere enpresaren kontra joango. Ez nuen ezer gehiago gehitu, baina agian hobeto pentsatu beharko luke. Agian enpresa txiki bat izatekotan ez du ninik egingo, ez daukatelako lan hori burutzeko gaitasuna (jende asko behar da) baina ahalmen hau duen enpresa handi bati, eta kontratukide dagoena, gure software libre ideiekin bagoaz, gutxienez pike bat egoteko modukoa da. Eta badakit zertaz egiten dudan berba, nik behin bat izan nuen eta!

Baina tira, guzti hau rollo onean kontatzen dut, anekdota moduan :)

Batzarretik zenbait ekimen irten ziren txarto gogoratzen ez badut, hauek dira batzuk:

  • Dokumentazioa sortuko duen talde bat
  • Itzulpenetan lagunduko duen beste talde bat, dauden beste taldeekin koordinatuz
  • Gobernuarekin lan egingo duten pare bat pertsona, batzarretara joaten, talde guztiko proposamenak aurkeztuz…
  • Komunikazio lanetan arituko den talde bat

Baina beti esango dut nire ustez lan guzti hau gobernuak egin beharko luke! Horretarako ordaintzen ditugu! Bakoitzak gure deklarazioa, gure dirua eta parafernalia guztiak egiten ditugu azkenean egiten ez dakiten gauza guztietan militantzia egiteko! Gainera gero betikoa izango da, ez digute ezta aipamen txiki bat egingo eta politikariek bere interes politiko-partidisten arabera tanto bat gehiago apuntatuko dute.

Nik nire aldetik ideia batekin irten nintzen, betiko lan aktibista egiten jarraituko dut, software librea defendatzen, ahal dudan eñean bere alde lan egiten… Baina gauza bat argi daukat:

Nik gaztetxe baten tailer bat doan emango dut, ONG baten baita, berarekin ondo konpontzen naizen andereño/maisu bati lagunduko diot, eskola baten softwarearen inguruko hitzaldi bat emango dut… Baina EZ DUT doan gobernu partidista honentzako (ez beste edozeinetarako) EZER egingo. Horren inguruko lanketa bat nahi badute ORDAIN DEZATELA.

Baina beste baten esango dut, irakasle batek bere egunerokotasunean arazoak izatekotan eta software LIBRE bat nola erabiltzen den jakin nahi badu eta ez badaki nola hasi, nire e-maila irekita dago. Baina gobernuari fabore eginez lan egin, NO GRACIAS.

Bideo bat jarriko dizuet bertan zer gertatu zen ikusi ahal izateko, ez geratu bakarrik nire bidalketa honekin… Irakurri istorio guztia eta baloratu beste aldeak :)

Egon zen jendeetariko batzuek blog hau irakurtzen duzue, zer deritzozue asanbladari?

Azkenik, bidalketa hau egunero eskoletan software librearen eta jakintza librearen inguruan lan egiten duten guztiei eskieni nahi diet, zu euretariko bat izatekotan, zuri eskainia.

About Dabid Martinez

Web garatzailea, teknopata, politikan interesatua, blogaria, aktibista... Hori eta gehiago da Dabid, nor den ikusi nahi izanez gero jarraitu blog hau irakurtzen, komentatu, iraindu, ezkontzeko eskatu... Okirritzen zaizun guztia :)
This entry was posted in berriak, cultura libre, euskal herria, hacktivismo, politika 2.0, software librea and tagged , , , , , , , , , . Bookmark the permalink.

4 Responses to Eskola 2.0 .:. Bilkura Bilbon #eskolalibrea

  1. latxa09 says:

    Uste dut, asieran irakasle batek esaten zuen moduan oso altu begiratzen dugula.
    Euskal irakaskuntzaren metodologia (hemendik eta denbora gutxira) aldatu dezakegula pentsatzea ere…

    ta bai, kamiseta mundiala Danirena!

  2. dabid says:

    Aupa latxa09 :)

    Hombre aldatu beharra ikustea ia aurrerapauso bat da, eta aldatzeko gai izatea, nik uste dut denon artean izan gaitezkeela, baina gutxika bestela erre egingo gara, hasi aurretik.

    Gainera nire ustez eskolan lan egiten duten beste talde aktibista batzuekin ere kontatu beharko genuke… Bestela, betikoak.

    Baina lana egin beharra dago :) Bidalketan esaten dudan moduan, bakoitzak bere aldetik apur bat jarri eta aldatzea dago baina inolako handikerietan jausi gabe… Bestalde filosofatzea ondo dago, baina egunerokotasuna landu beharra daukagu eta gia esan, askok eta askok egiten dute.

    Ondo izan.

  3. ainhoaeus says:

    Ados zure ikuspegiarekin. Hasteko, ez dit grazia handirik egiten gobernu honen interes elektoralistei bidea errazteak, are gutxiago bere txapuzak konpontzen aritu beharrak, baina era berean, ezer egin ezean beste belaunaldi bat joango zaigu software librea usaindu ere egin gabe.

    Zertarako behar da lan boluntarioa?

    - ordenagailu horiek linuxekin piz daitezen eta ez windowsekin. Horretarako, lan ideologikoa egin behar da, horretaz hitz egin gurasoekin, zuzendariekin, andereñoekin, IKT dinamizatzaileekin… ezin dugu lan hori gobernuaren esku utzi, behin ordenagailuak banatuta ahaztu egingo baitira kontu honetaz. Azkenean industriari lotutako plan batetik dator, ez hezkuntzatik.

    - prozesua behatu eta gobernuak presionatu atzeraezineko prozesua izan dadin. Molestatu, bilerak egin, blogeatu gai honetaz… astunak izan

    - boluntarioki egiten den lanari bisibilitatea eman, ikus dadila. Horretarako, nahikoa izan daiteke #eskolalibrea etiketa jartzea, ez dakit, baina beldurra ematen du orain gobernuak doan eta borondatez egin diren tutorialak bere egiteak adibidez, bere agregatzaileetan sartu eta sosik ordaindu gabe biltzeak.

    Proposatu zen “eskola bat besoetan hartzea” ideia ez da egokia, eskola oso sistema berezia da eta ezin da horrela sartu. Gogoan izan behar da, gainera, eskolak hezkuntza-sistemak direla eta software librearen kontua parte txiki bat baino ez dela Eskola 2.0n, ordenagailu horiekin egiten dena da inportanteena. Asanblea ez zen horretarako baina benetan hor dago hezkuntza-berrikuntzaren erronka, ez softwarearen hautaketan.

    Boluntarismoan oinarritutako laguntza zerbitzuak guztiz kanpo daude. Berritzeguneen lana jatea da hori, eta beharrezkoa balitz, azpikontrata dadila.

    Luzetxo beharbada… ez dut esan eskola publiko bateko guraso elkarte batean nabilela eta nire haurrari datorren urtean egokituko zaiola ordenagailu horiek erabiltzea (momentuz word, powerpoint eta paint baino ez ditu erabili eskolan). Gasteizko Magisteritzan nabil irakasle, ea han ere software librearen hazia ereiten dugun!

  4. Pingback: De Eskola Librea a ASKE en Software Libre

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

*


You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>