Eramangarrien inguruko asuntoa gutxi izango balitz, berri batek eztanda egin du blogerren munduan, komentatu eta nire iritsia eman nahiko nuke.
Norbaitek oraindik ezer ez badaki, albistea hurrengoa da: Despedido un docente por utilizar el blog en el aula
Hezkuntza 2.0ren denborak dira, gure mandatariei ahoa betetzen zaie bere inguruan berba egiten dutenean, ahoa betetzen zaie gardentasunaz berba egiten dutenean eta ahoa zarratzen dute honelako gertakizun bat gertatzen denean. Nire ustez lotsagarria da.
Hezkuntza ireki eta garden baten sinisten dut, sarearen indarra ezagutzen eta beran sinisten dut, beraz:
Hezkuntza 2.0 DA:
- Parte hartzea bermatzea
- Teknologia berriak era egoki baten eskoletara eramatea
- Denon artean ikastea
- Pentsatzeko gaitasuna izango duten pertsonak heztea
- Gardentasuna bermatzea
- Baloreak izango ditizten pertsonak osatzea
- Talde lana egiten jakingo duten pertsonak hesitzea
- Balore zaharrak alde batera utziko dituen sistema
- …
Hezkuntza 2.0 EZ DA:
- Zertarako erabiliko ez diren eramangarri batzuk erostea
- Eramangarria haientzako Windows lizentziak ordaintzea
- Parte hartzearekin amaitu nahi izatea
- Gardentasun eza
- Antzinako sistemak erabiltzea
- Maisua jainkoa dela pentsatzea
- Wifi triste bat jartzea (WPAz noski)
- …
Hezkuntza 2.0 ez da eramangarriak erostea, ez Interneta eskola guztietan sartzea, ezta mugikorretik apunteak bajatu ahal izatea EZ. Hezkuntza 2.0 balore berritzaileetan heziko gaituen eskola bat izan behar du, pentsatzen erakutsiko dizuna, bretxa teknologikoa delakoa albo batera usten lagunduko duen eskola bat izan behar du… Beraz honen inguruan lan egiten duen jendearentzako honelako albisteak min asko ematen digu.
Zapatu honetan EAEko hezkuntza 2.0az berba egiteko asanblada deia egin zen Interneten eta ni neu bertan izango naiz. Gainera orain badut joateko zergatik gehiago.
Hezitzaile guztiei dei bat egiten diet, erabili sarea eta erabili ondo, batzuk ondo egiten ikasi badute, denek egin ahal izango duzue, berriztu ezazue eskola, sortu baloreak, irauli eskola sistema hau. Eta egunero egiten duzuenoi, ESKERRIK ASKO!
Slidea: por Universidad de Navarra
Informatika ikasi nuen 

