Azken aldi honetan nire lanean eskatzen didaten garapenak direla eta b2evolution softwarea erabiltzen hasi naiz, aspaldi ezagutzen banuen ere
hau izan da erabili behar izan dudan lehen aldia eta reviw txikitxo bat egitea pentsatu izan dut. Inork, inoiz behar izatekotan hemen oinarri txiki bat izateko.
Multiblog eta multierabiltzaile sistema bat martxan jartzeko esan zidatenean alternatiba asko etorri zitzaizkidan burua, wordpress, joomla, drupal eta baita b2evolution bera. Baina bat aukeratzekoaren ezaugarri garrantzitsuenak hurrengoak izan ziren:
- Joomla: Oso sistema oso, erabiltzeko oso erraza, beharrezko plugin guztiak ezagutzen nituen… baina gaur egun ez da multisite ezta multierabiltzaile, gutxienez ez nik egin behar nuena egiteko beste.
- WordPress: Ehun blog baino gehiago egiteko… Puuf administrazio ikaragarria.
- Drupal: Agian egin nezake, baina ez dut plataforma multiblog sistema bat egiteko beste ezagutzen… Eta epe labur baten amaitu behar dut.
- B2evolution: Beldurra ematen zidan ez nuelako sistema hau larregi ikusi eta ez nekielako beharrezko pluginak garatuta egongo ziren. Baina Jabi Asurmendirekin elkarrizketa bat izan eta gero, bere proiektu bat kontatu zidan eta nola proiektua aurrera egin zuen eta garapena amaitu ere. Honek asko animatu ninduen b2evolution softwarea aukeratzera. Eskerrik asko Jabi
Azkenean b2evolution software aukeratu eta froga piloto bat egin nuen, nire blog propio sortu nuen, eta administratzaile moduan ematen zizkidan alternatibak ikusi. Beharrezko nituen pluginak aukeratu, instalatu eta konfiguratu, azken finean sistema osoa martxan jarri. Templatea aukeratu nuen eta diseinatzaileak beharrezko irudi aldaketak egin zituen, nik CSS eta indexa aldatu…
Bigarren pausua administratzailea ez zen pertsona baten aukerak ikusi nituen beste blog bat sortuz, eta beharrezko baimenak nola ematen ziren ikusi nuen, blogak, taldeak erabiltzaileak… sortu. Malgutasun nahiko ematen du sistema honek, erabiltzaile talde bakoitzeko baimen zehatzak eman al direlako (dauden guztien artean zeintzuk izango dituen aukeratu). Baina… talde baten zegoen erabiltzaile baten baimenak aldatu behar nituen beste taldekideenak aldatu gabe, baina b2evolutionen konfigurazioa aldatuz hau egin nezakeela ikusi nuen, honek arritu egin ninduen, ez nuen horrelako malgutasunik espero
Azkenean froga pilotua blog sare txukun batekin amaitu nuen, baina nola hartuko zuten erabiltzaileak sistema hau?
Beste froga bat egin behar nuen, blogen inguruan ezer ez zekiten pertsonekin berba egin eta ikastaro txiki bat egin behar nuen, azken finean ni blogaria zein web garatzailea/administratzailea naiz aspaldi eta software nahiko frogatu ditut. Erraz hartu nuen sistema berria. Baina blog bat inoiz ikusi ez duten pertsonek? Bi pertsona aukeratu eta ikastaroa eman ostean (bi ordu inguru) sistema hau oso erraz erabiltzen ikasten zutela ikusi nuen! Harrigarria!
Egia esan froga hauekin oso pozik geratu naiz, beharrezkoak izan ditudan funtzionalitate guztiak integratzeko gai izan naiz, beharrezko diseinuak lortu ditugu, erabilerraza da, administrazioa era erraz batean egin daiteke eta erabiltzaileentzako oso erabilgarria izan da.
Beraz, azkenean b2evolution pentsatzen nuena baino askoz software hobeagoa eta garatuagoa da (eta noski librea), multiblog/multierabiltzaile sistema baten muntaia egiteko, inoiz honelako zerbait behar izatekotan, erabili beldurrik gabe.
Slidea: tarop
Informatika ikasi nuen 


Berandu, baina ez horregatik Dabid, pozten naiz zerbaitean lagundu izana!
Naiz eta berandu, ongi etorria, eskerrik asko Jabi