Gaur bertan, ETB3 ikusi al dugun pertsonek telebista kontzeptu berri baten lehen frogan parte hartu dugu, telebista soziala. Azkotan egin dugu, irratian adibidez, irratia.com eko lagunek aspaldi erabiltzen dute twitter euren programa egiten duten bitartean entzulekoarekin kontaktuan egon ahal izateko. Greba orokorrean ere kontzeptu hau erabili zen herri ezberdinetako ekintzak nola joan ziren ikusi ahal izateko, putxerazoan, Honduraseko azken estatu kolpean…
Baina gaur arte ez nuen inoiz telebistan ikusi eta nickdutnikeko jendeak martxan jarri berri duen BETA hau oso ondo ibili da eta gure tweetak telebistan ikusi ahal izan ditugu programa horren parte sentituz.
Nola egin dute, ba teknikoki nola egin den ez badakit ere, hemen kontzeptua:
- Twitter kontu bat behar dugu, nire dabidmp
- #nickdutnik etiketa erabili behar zen
- Abatarra jpg formatuan egon behar zen abatarra ikusteko (hau aldatuko dutela esan dute jada)
Nik mezu batzuk bidali ditut eta baita ikusi ere, horrek poztu egin nau. Hona historikoa.
Poztekoa da sare sozialak gure eguneroko bizitzan nola sartzen diren ikusteak, naiz eta oraindik BETA izan
Zorionak nickdutnik!














Informatika ikasi nuen 















