Liburutegi bizia

QRcodeen bitartez liburuei bizitza emanez… Gauzen internet I. Bilkuratik irten zen proiektu bat da.

Zer da?

QRcode bat itsatsita duten liburuek osatutako liburutegi banatuaren parte dira. Liburu bakoitzak, objetu bakoitzak jabeak erabaki duen informazioarekin batera URL bat izango du. URLa wikiaren orrialde bat izango da eta bertan jabeak lehenengo eta liburua jasotzen duen pertsonak ondoren, liburu horren historia, oharrak, iritziak etab. jasoko ditu. Horrela liburuak bizitza hartu eta bere historia, pertsonak, lekuak, iritziak ezagutu ahal izango ditugu.

Non aurki dezaket?

Esteka honetan: gauzeninternet.com

Ze motatako liburuei eman al zaie bizia?

Liburu bat berez kultura zati bat da, beraz edozein motatako liburuei bizitza eman al zaie.

Nola?

Gauzeninternet.com helbideko liburutegira joan eta orrialde berri bat sortu, hau egiteko erabili liburuaren ISBNa, idazlearen izena eta jabearen izena, ostean fitxa bete. QRcode generator erabili liburu horren kodea sortzeko, inprimatu pegatina paperean eta itsatsi kontraportadan :)

Liburu irakurtzen duzunean idatzi kronikatxo bat, zer iruditu zaizun, nolako egoera bitxiak bizi dituen:

“Behin Bermeotik nindoala artzako lazunak ikusi nahi nituen eta liburua eskutik erori zitzaidan… orain kontraportada zeloz itsatsita dauka eta liburu erradioaktiboa da…”

Modu honetan liburuaren nondik norakoak jakingo ditugu eta nola ez, kultura elkarbanatuko dugu era aske eta autogestionatu batetan.

About Dabid Martinez

Web garatzailea, teknopata, politikan interesatua, blogaria, aktibista... Hori eta gehiago da Dabid, nor den ikusi nahi izanez gero jarraitu blog hau irakurtzen, komentatu, iraindu, ezkontzeko eskatu... Okirritzen zaizun guztia :)
This entry was posted in cultura libre, gauzeninternet and tagged , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

*


You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>