Agian oraindik frikada bat da, edo agian etorkizuneko barra kodeak izango dira… Dena den honetaz berba egiteko gogoak ditut gaur
Zer da QR kodea?
Un código QR es un sistema para almacenar información en una matriz de puntos o un código de barras bidimensional creado por la compañía japonesa Denso-Wave en 1994; se caracterizan por los tres cuadrados que se encuentran en las esquinas y que permiten detectar la posición del código al lector. La sigla “QR” se derivó de la frase inglesa “Quick Response” pues el creador aspiraba a que el código permitiera que su contenido se leyera a alta velocidad. Los códigos QR son muy comunes en Japón y de hecho son el código bidimensional más popular en ese país.
Iturria: Wikipedia
Egia esan ez da oso ezaguna baina aplikazio ugari dituela esan genezake.
Alde batetik (adibidez) elikagaien trazabilitatea zein izan den jakiteko balio izango digu, kode hauen gainean behin eta berriz idatzi daitekeelako, ez ohiko barra kodeen moduan. Demagun elikagai batek Bilbotik, Zamudiora bidaia egin duela eta hortik Bermeora, pasatu dituen puntu guztiak idazten baditugu elikagaia noiz egin den, nondik joan den, noiz arte iraungo duen… Balio du, jakina izango zaizue RFID txipekin hau ere egin daitekeela, baina nik QR Code honi gauza on bat ikusten diot RFIDaren gainean. Elikagaia kontsumitzen dugunean era erraz baten apur genezake, RFIDaren “bateria” (nolabait deitzearren) urte asko iraun dezake, naiz eta elikagaia kontsumitu eta sastar-ontzira bota izan.
Beste aplikazio batzuk ere baditu… Produktu baten karakteristikak gorde, hitzaldi batera sartzeko pasahitza gorde (bazile moduan)… Baita adibidez kamiseta Geek baten estanpazioa egiteko:

Nola irakur genezake?
Kode hauek kamarada baten lentearen bitartez irakurtzen dira, gaur egun, edozein mugikor kamara bat du eta gehienak jada Java eta antzeko teknologiak onartzen dituzte. Nire kasuan BlackBerry mugikor bat dudanez BeeTagg aplikazioa erabili izan dut, baina badaude beste zenbait… Aukeratu zure mugikorrerako baliagarria den aplikazio bat, instalatu eta kode hauek irakurtzeko gai izango zara
Nire kasuan arratsalde hau zerbait Geek egiten pasatzeko balio izan dit
Seguru hemendik gutxira edozein supermerkatutan ikusiko ditugula.
Informatika ikasi nuen 


Supermerkatuan edo liburu bizietan, ezta?
Juas
Ba arrazoi guztia duzu Joxe baina hau idatzi nuenean oraindik ez zen gauzen interneten I. bilkura burutu
Kaixo, kasualitatez, Berria egunkariko artikulu bat irakurri ondoren iritsi naiz blog honetara…
Ni aspaldi interesatu nintzen QR eta antzeko kode bidimentsionaletan eta orain dela gutxi arte, ibilera bat ere ematen nien:
Nire enpresako bisita txartelean, nere vcard-aren URLa adierazten zuen semacode bat neukan inprimaturik. Honela, bisita txartela ematerakoan norbaitek semakode irakurlea zuen telefono mugikorra bazuen, kamararekin semakodea dekodifikatu eta zuzenean nere vcard-a deskargatu eta gorde zezakeen bere kontaktuen artean vcard-ean adierazten nituen datu guztiekin. Hau da, nere kontaktu datuak eskuz sartu beharrean, nahikoa zuen nere bisita txarteleko semakodea dekodifikatu eta zuzenean vcard-a gordetzea… Oso frikia zen baino aldi berean, oso praktikoa.
Orain, enpresaz aldatu dut eta enpresa berrian ez didate uzten gauza bera egiten, frikiegia iruditzen bait zaie. Lortu dudan gauza bakarra, bisita txartelean nere vcard-aren URLa inprimatzea izan da, baina semacoderik gabe…
aio!
4x13r
Portzierto, ea kamiseta horrekin ligatzen duzun… zorte on!
Jo ba badira teknofoboak oraindik tio. Frikia? Ba nire ustez ez da frikia praktikoa baino… Beraz kamiseta bat egin zure helbidearekin eta jarri
Berriatik nire blogera eldu zinela? Jar dezakezu berriako URLa mesedez?
Eskerrik asko eta jarraitu teknologia berriei kaña ematen
Ondo izan.